XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Narraski-Saski jauna Oinpekoaren gainean jarri zen.
- Has zaitez! -esan zuen.
Oinpekoa aurrera eta atzera mugitzen hasi zen, eta ahots metaliko bat entzun zen oinpekoaren barrutik.
- Zoragarria zara -esan zuen. Bikaina. Onena. Ohore handia da zure zapata zikinetatik lokatza garbitzea.
- Ufa! -esan zuen Percyk-. Entzuten al duzu?
Narraski-Saski andrearengana jiratu zen.
- Ez iezaiozu erabiltzen utzi -esan zion. Oso harroputza da dagoeneko!
- Txerrikumea hire berokian etzanda zagok -jakinarazi zion Narraski-Saski jaunak.
Percy zutitu egin zen salto batean.
- Non? -galdetu zuen. Mukizu mainatia. Nik erakutsiko diot.
- Atzaparrak askoz hobeto dituala ikusten diat -esan zuen Narraski-Saski jaunak.
Percyk haserre begiratu eta txu egin zuen.
- Hauetako egunen batean... -esan zuen, Narraski-Saski jaunaren aulkira handikiro herrenka itzultzen zen bitartean.